Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Mahi-mahi: Maiatzeko agenda

By 2023/05/04No Comments

MAIATZEKO AGENDA

Ontasuna pertsona guztiok dugun ezaugarria da, gure onena baloratzen eta ematen laguntzen digun ezaugarria. Ontasunari esker gure ingurunea eta gure burua ere modu xamurrago batean ikusten dugu.

Ontasuna erakusteko modu asko daude, batzuk modu konszienteetan azaltzen direnak eta beste batzuk ez hainbeste: Hitzak, keinu puntualak edota munduan egoteko dugun modua dira horien adibide batzuk.

Ontazunaz agertzen garenean, gure ingurunea aberastu egiten da,. Ontasunak, gainera, bizimodu lasaiagoa izaten laguntzen du, gauzen alde positiboa ikusten eta mundua hobetzeko hamaika aukera desberdinak deskubritzen!

Mahi-Mahi-n, hilabete honetan, gehiago jabetuko gara guzti horretaz! Prest   zaudete ikasleen ontasunaren oihartzuna entzuteko?

 

MAHI-MAHI LANTALDEA