Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Mahi-Mahi: otsaileko agenda

By 2023/02/02No Comments

Kaixo tripulazio kideak!!

Elikadura da gure zerbitzuaren oinarria, haur eta nerabeen hezkuntzarekin, hazkuntzarekin eta osasunarekin lotuta dagoena.
Horregatik, arreta handiz lantzen ditugu gure menuak, plater osasuntsu eta orekatuak eskainiz egunero gure jantokietan. Elikaduratik giza eraldaketa ere sustatu daitekenez, kontsumo ohitura jasangarriak sustatzeko asmoz, bertako elikagaiak eta elikagai ekologikoak erabiltzen saiatzen gara, hauek erabiltzen ditugun egunak menuetan aipatuz.

Gure menuek ere badute ikasleen elikadura unibertsora zabaltzeko helburua, horregatik elikagai berriak proposatzen dizkiegu, baita errezeta edo prestatzeko modu berriak ere.
Gainera, menuak prestatzeko erabiltzen ditugun lehengaiak gure “Erosketa jasangarri Plana” jarraituz erosten saiatzen gara, gizartearekin eta ingurumenarekin ahalik eta jasangarrien izaten saiatuz.

Mahi-Mahin jaten duguna gara!!

 

MAHI-MAHI LANTALDEA

04_AAFF_AndraMari_feb_2023