Skip to main content

Datorren asteko larunbatean, maiatzaren 21ean hain zuzen, ate irekien jardunaldiak egingo ditugu. Jardunaldiok Andramari Zornotzako Ikastola bertatik bertara ezagutu eta gure hezkuntza proiektuaren berri izan gura duten 0-2 urte bitarteko haurren familiei zuzenduta daude (Ikastolako kide zaren neurrian, interesik eduki dezakeen inor ezagutuz gero, albiste hau zabaltzen laguntzea eskertuko genizuke).

Oso etapa berezia da bizitza hasierako urteetakoa. Etapa horretan mimoz ikastea eta irakastea da gure helburua, horretarako proiektu berezi bat zuzenduta dugularik: HAZIA proiektua. Gure proiektua, gure instalakuntza eta, oro har, gu ezagutu gura bagaituzue, aukera ezinhobea izango duzue maiatzaren 21ean.

Ate irekietan izena emateko, egin klik HEMEN. Izena emateko azken eguna maiatzaren 19a, osteguna izango da.