MUGIKORREN ERABILERA ATZERATZEKO LEHEN KONPROMISOA
LORTU DUGU!
Gure Ikastolan mugikorren erabilera atzeratzeko lehen konpromisoak sortu dira.
Aurreko ekainaren 4ean, LH 5. eta 6. mailako zenbait gurasok lanean jardun zuten eta beraien seme-alaben mugikorraren erabileraren hasieran jarraibide amankomunak ezartzen laguntzeko lehen akordioak sortu zituzten:
(HeziDigi talde eragileak guraso ordezkarien bitartez emango dizue horren berri. Anima zaitezte mogimendu horren parte izaten zuen atxekimendua adieraziz eta, horrela, gure haurrak ez ditugu bakarrik utziko teknologia berrien eraginen aurrean).