Skip to main content

Basque Center on Cognition, Brain and Lenguage (BCBL, www.bcbl.eu) erakundeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarkanean koordinatutako ikerketa batean parte hartzera gonbidatu gintuen Berritzegune nagusiren eskutik eta, beste zenbait ikastetxeekin batera, proiektu horri ekingo diogu. (www.neure.eu

Ikerketa hori duela 5 urte hasi zen, euskaraz ikasten duten eta irakurtzen eta idazten ikasteko arazoak dituzten haurrei zuzendutako ebaluazio-tresna baten diseinuarekin. Interesgarria da, euskaraz horrelako tresnak falta direlako, eta horrek zaildu egiten duelako D ereduan eskolatutako ikasleen irakurketa prozesuaren bilerakaera behar bezala ezagutzea eta egon daitezkeen arazoak (hala nola dislexia) antzematea.

Proiektu horren helburua euskarazko material klinikoa sortzea da, irakurketaren  eta idazketaren ikaskuntzan arazoak dituzten haurrak ebaluatzen laguntzeko. Proiektua Euskadiko Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako biztanleen irakurmenean oinarrituko da eta euskarazko irakurketa ebaluatzeko sortutako ariketa sortari baremoa ezarri nahi dio.

Laginetatik jasotako datu guztiak isilpekoak izango dira, segurtasunez gordeko dira proiektuan zehar eta, amaitu ondoren, suntsitu egingo dira, froga horiek ez dutelako diagnostikorako helbururik edo helburu klinikorik.