Gogotsu eta pozik ekingo diogu datorren astelehenean, irailaren 9an, ikasturte berriari. Oporren ondoren indarberrituta, ikastolan elkartuko gara berriro ere.
Gogoan hartu lehen bi asteotan jardunaldi trinkoan arituko garela. Era berean, aurten Hedatze proiektua martxan jarriko da DBHn eta ordutegi berria izango dute Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Adi beraz ordutegiei.
Ikasturteko egutegia ere bertan aurkitu dezakezue.