Skip to main content

Agur esan diogu ikasturteari. Ikasturte zinez zaila, baina erronka ederrez josia. Distantziekin eta musukoekin hasi genuen ikasturtea 2021eko irailean. Astetik astera positiboak kudeatzen, prebentzio neurriak hartzen eta, gehien behar genuena, gure ikaskide eta lankideez gura baino gutxiago gozatzen aritu behar izan ginen. Halere, ez zen nahikoa izan gure ekina gelditzeko.

Irteerak, gure hezkuntza proiektuari lotutako ekintzak eta ikastola hobetzeko lanak aurrera atera ditugu. Horrez gain, proiektu berriak martxan jarri ditugu, teknologia berrien erabilerari buruzko taldearen dinamizazioa esaterako. Datorren ikasturtean dinamikekin jarraitzea gura dugu. Baina horretarako behar-beharrezkoa izaten da deskantsua, eta aurten eskertuko dugu.

Etorriko diren ikasle berriei ongi etorria emango diegu, eta badoazenei onena opa diegu, ikastolak eskainitako eta erakutsitako balio guztiak doazen lekura doazela eraman eta jasotako guztia ematea desio dugu. Horretarako hezten ditugu HAZIA proiektutik hasi, eta KIMUA eta EKIA etapetan barrena.

2022-2023 ikasturtea etorriko da. Ikastola ez da geldi egongo bitartean, ordea. Obrak egin eta abar asko prestatuko ditugu irailean hasiko den ikasturtea aurtengoa bezain ona, edo hobea bihur dezagun.

Gozatu oporrak!