Skip to main content

Pasa den astearte arratsaldean, 0-9 adin tarteko Ikastolako Hezitzaile eta irakasleek Àngel Alsina irakaslearen eskutik 4 orduko formakuntza saio bat jasotzeko aukera aprobetxatu genuen. Gizon hau, matematikaren didaktikan katedraduna da eta hainbat liburu argitaratzeaz gain, Gironako Unibertsitateko irakaslea ere bada.

Saioan bertan, haurrek 0-9 adin tartean garatzen duten pentsamendu matematikoaren inguruko gakoak eman zizkigun eta gaitasun hau garatzeko hainbat estrategia erakutsi zizkigun. Hori baino garrantzitsuago oraindik, hainbat ikerketatan oinarritutako ebidentziekin, haurren pentsatzeko eta interpretatzeko era hobeto ulertzeko aukera ireki zigun.

Nola ez, orain, gure nahia eta erronka bertan jasotakoa gure geletara eta eguneroko jardunera ekartzea da. 

 

ZIUR LORTUKO DUGULA !!!