SALAKETA KANALA
Ikastolako webgunean erabilgarri dago jadanik salaketa kanal berria. Ikastolako komunitateko edozein kidek erabil dezakeen kanala da eta beharrezko barne prozedura ere martxan dago jadanik, legeak eskatzen duen modura.
Kanal honen bidez salatu daitezke ikastolaren jardunean edo ikastolako kideon jardunean salagarriak izan daitezkeen egintzak.
Salaketa kanala erabiltzeko webgunearen oinean (behekaldean) dagoen menuan agertzen den loturara jo dezakezue.