HEZKUNTZAK EUSKARA GEHIAGO BEHAR DU
Euskalgintzaren Kontseiluak eta hainbat hezkuntza eragilek sinadura kanpaina bat abiatu dute Hezkuntzak euskara gehiago behar du leloaren pean, eta Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira.
Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie:
- Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
- Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
- Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.