Skip to main content

Agate Deuna

Bihar hilak 4, ohikoa izaten den arratsaldeko Agate Deuna burutuko ez bada ere, Haur hezkuntzako 3 urteko gelatik LH3 bitarteko ikasleek goizean zehar, auzoa girotuko dute. Lehenik ikasle guztiak ikastola aurrean, taldeen arteko banaketa bermatuz, abestuko dute. Momentu honetatik aurrera, bi taldetan bereiztuz, HHkoak eta LHkoak. Auzoko gune ezberdinetatik abestuko dute (Propi, Errota barri, Barnetegia…) Ibilbidea bukatzerakoan, ikastolako patioan abestuko...
Gehiago irakurri

DBH 3-4: sky irteera

Sky irteera Urtero legez, Gorputz Hezkuntzako programazioaren barruan eski irteera bat prestatzen dugu gure ikasleek kirol jarduera bat eginez, beraien arteko harremana eta elkarbizitza sendotzeko. Normalean, ekintza hau DBH3ko ikasleek egiten dute, baina pandemia dela eta iaz ezin izan zuten egin eta aurton DBH 3 eta DBH4ko ikasleei aukera hau eskaintzea pentsatu dugu. Zehaztasunak jakiteko, hemen klikatu, mesedez.
Gehiago irakurri

Agate Deuna

Otsailaren 4an Agate Deuna ospatuko dugu! Datorren ostiralean Otsailaren 4an AGATE DEUNA eguna da. Hori dela eta HH 2.zikloa eta LH 1, 2 eta 3koek Larra auzotik abesten irtengo gara goizean zehar (beti ere osasun protokoloak mantenduz). Nahi dutenek baserritar jantzia ekarri dezakete (kaikua, zapia, mendigoizala…) Hori dela eta, LH 1B eta LH 2B taldekoak ez dira igeritokira joango.
Gehiago irakurri

Frontoi alokairua

Hurrengo hiruhilabeterako frontoia alokatzeko izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 28arte KONTUAN EDUKI BEHARREKOAK Erabiltzaileek hiruhilabeteko  erreserba egiteko aukera izango du, hau da, talde bakoitzak hiruhilabete osorako eguna eta ordua aukeratutako luke eta aldez aurretik ordaintzeko konpromezua hartuko du. Talde bakoitzeko  arduradun bat egongo da erreferente gisa. Ordu berean talde bik edo gehiagok emango balute izen, talde horietako arduradunei deitu...
Gehiago irakurri

DBH1: Arkeologoak ikastolan

Andramari Ikastolak LH4tik gora garatzen duen EKI Proiektuan alde praktikoari berebiziko garrantzia ematen dio, gure ikasleen ikas-irakaskuntza prozesuari begiratuz. Hori dela-eta, DBH1eko Gizarte Zientziak irakasgaian ikasleek benetako arkeologoek bizi dituzten esperientzia berdinak sentitzeko aukera izan dute. Eskalan egindako arkeologia-aztarnategian arakatzen ibili dira mota desberdinetako aztarnak aurkituz: erromatar garaiko idazkiak, historia-aurreko edukiontziak… eta beraiei buruzko ezaugarriak identifikatuz, zentzuzko hipotesiak planteatu dituzte.

Gehiago irakurri

LH6: elikadura tailerra

LH6ko ikasleek elikadura tailerra egiten aritu dira, hemen duzue ekintzaren argazki batzuk. Tailer hauen bitartez, elikaduraren garrantzian murgiltzen dira, kasu honetan elikagaien jatorriarekin esperimentatu dute, elikagai zuri eta integralen ezberdintasunak aztertuz.

Gehiago irakurri

Igerilekuak

Igerilekuetako jarduera berreskuratzen da Egungo egoeran, kirol ekintza guztiek duten trataera ikusirik, eta segurtasun neurriak bermatuz datorren astelehena urtarrilak 24an, igerilekuko jarduera berreskuratuko dugu. Eskerrik asko.
Gehiago irakurri