Martxoarekin batera helduko zaigu unea gure ikasleen egiaztatze-prozesua hasteko. Dakizuenez, LH5. mailatik aurrera lantzen dugun azken proiektuak mintzamena hobetzeko helburua du eta Trinity College London ahozko azterketarekin bat dator.
Matrikulak egin aurretik, eta bereziki lehen aldiz egin behar duzuenok, informazio-bilera batera gonbidatu nahi zaituztegu probei buruzko zalantzak argitzeko, hemen hitzordua:
Noiz: otsailak 27, astelehena
Ordua: 17:00etan
Non: liburutegian
Bilera egin eta hurrengo egunetan, matrikulak bideratzeko galdetegia bidaliko dizuegu betetzeko eta zuen seme-alabak azterketa egingo duen ala ez jakinarazteko. Gogoan izan ziurtagiria lortzeak poza ez ezik, erronka ere badakarkiela ikasleei.
Eskertuko genizueke asistentzia baieztatzea ondorengo galdetegian.
Mila esker.