UDALEKUAK 2023
Urtero bezela, Andramari Zornotzako Ikastolak udalekuak antolatu ditu ekainean eta uztailean, gurasoen nahiz umeen premiak asetzeko asmoz. Izan ere, umeak oporretan egonik, denbora jolasean, euskaraz eta ikasiz emateko aukera bikaina eskaintzeaz gain, garai horretan oraindik lanean ari diren gurasoentzat zaintza-aukera ere eskaintzea dugu asmo.
Aurreratu nahi dizuegu hauek izango direla eskainiko ditugun lau txandak:
- Txanda: ekainak (22-30)
- Txanda: uztailak (3-7)
- Txanda: uztailak (10-14)
- Txanda: uztailak (18-21)
Informazio guztia eta izen-ematea hurrengo buletinean jasoko duzue.
Horrez gain, Zirimolak (Ikastolen Elkartea) udaleku itxiak ere antolatuko ditu, eskaintza zabala esku artean utziz.