UDALEKUAK 2026
Ekaina eta uztailean zehar egiten diren goizeko udaleku irekiak aurkezten dizkizuegu, HH eta LHko ikasleei zuzenduta. Aurten, iazko “Eman Hegoak” programaz gain, eskaintza zabaldu dugu eta “Kirolez Blai” programa ere eskainiko dugu (LH3-LH6). 🎨🏀
Udalekuak ikastolan bertan egingo dira, gure espazioak eta herriko natura-guneak baliatuz, aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko.
Programazioa adin-tarte bakoitzari egokitzen da eta aisialdi euskalduna, inklusiboa eta hezitzailea eskaintzeko, aste bakoitzeko interesgune jakin bat duen jarduera-multzoa da.
EMAN HEGOAK
Helburuak:
- Interesguneen bidezko esplorazioa: aste bakoitzeko gai edo interesgune baten inguruko jarduera-multzoa garatzea, haurren irudimena eta sormena pizteko.
- Protagonismoa eta parte-hartzea: umeak beren aisialdiaren protagonista
- Garapenari egokitutako ludikotasuna: HH eta LHko lehen zikloko umeen garapen-etapara egokitutako jolas-proposamenak eskaintzea.
Hartzaileak:
- Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat
- Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailetako ikasleentzat
Ordutegia:
- Goizeko 09:00etatik 15:00etara (jantokia barne)
*13:00-15:00 tartean jantoki zerbitzua eskeiniko da.
- Zaintza-zerbitzua emateko aukera dago. Goizeko 08:00etatik 09:00etara
Txandak:
- 1. txanda: ekainaren 22tik 26ra
- 2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra
- 3. txanda: uztailaren 6tik 10ra
- 4. txanda: uztailaren 13tik 21era (uztailaren 16a jai eguna da)
Kostua:
- 1. txandako izen-ematea: 112€
- 2. txandako izen-ematea: 112€
- 3. txandako izen-ematea: 112€
- 4. txandako izen-ematea: 144€
KIROLEZ BLAI
Helburuak:
- Kirol-praktika eta mugimendu askatasuna: Mugimendu askatasunean oinarrituta, kirol ezberdinak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera ematea.
- Erronkak eta gaitasun fisikoak: Zikloaren eta adinaren arabera egokitutako kirol-erronkak proposatzea, trebetasun fisikoak eta talde-lana sustatuz.
- Kirolaren balioak: Kirol-praktikak berezkoak dituen onurak eta balioak (esfortzua, lankidetza, errespetua) aisialditik lantzea.
Hartzaileak:
- Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat
Ordutegia:
- Goizeko 09:00etatik 15:00etara (jantokia barne)
*13:00-15:00 tartean jantoki zerbitzua eskeiniko da.
- Zaintza-zerbitzua emateko aukera dago. Goizeko 08:00etatik 09:00etara
Txandak:
- 1. txanda: ekainaren 22tik 26ra
- 2. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 3ra
- 3. txanda: uztailaren 6tik 10ra
- 4. txanda: uztailaren 13tik 21era (uztailaren 16a jai eguna da)
Kostua:
- 1. txandako izen-ematea: 112€
- 2. txandako izen-ematea: 112€
- 3. txandako izen-ematea: 112€
- 4. txandako izen-ematea: 144€
OHARRAK:
- Zaintza zerbitzua eskeiniko da (08:00-09:00): 11€ txandako eta 4. txandagatiko 15€ (taldea sortzeko gutxieneko haur kopuru batek izena eman beharko du).
- Txanda batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango duzue.
- Asteko 2 irteera.
- Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
- Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko (10 haur adin-tarteko).
- Gogoratu: uztailaren 16a jai eguna da.
- Ordainketa: erdia maiatzeko ordainagirian eta beste erdia ekainekoan.
BAJA IRIZPIDEAK:
- Justifikatuak: %80 itzuliko da
- Ez-justifikatuak: %20 itzuliko da
- Ekainaren 7tik aurrera: Bajak %100ean kobratuko dira
- Erabakia: Zirimolak du baja justifikatua den edo ez erabakitzeko eskumena.
INFORMAZIO GEHIAGO:
- Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea)
- zirimola.eus webgunean eta 943445108 telefonora deituta.












