Kaixo:
Gelako batzarrean komentatu genuenez, apirilean Zarauzko Igerain aterpetxera joango gara. Egonaldia, apirilaren 7tik 8ra izango da.
- Irteera: apirilaren 7an, 9:00etan, ikastolan. (Autobusa egoten den lekuan).
*Lehen eguneko hamaiketakoa, bazkaria eta askaria etxetik ekarri behar da.
Jakinarazi nahi dizuegu, Askorak irteeraren bat dagoenean “picnica” eskatzeko aukera ematen digula; beraz martxoaren 31rako galdetegia bete behar duzue (baiezkoa zein ezezkoa bada ere).
- Itzulera: apirilaren 8an, 16:20tan, ikastolan.
Egonaldia, ekintzak eta autobusa: 85 euro.
*Martxoko eta apirileko fakturetan agertuko da.
Atzean doan orrian, zuen seme-alabek beharrezkoa izango duten gauzekin edo eraman behar dutenarekin, zerrenda bat egin dizuegu.
Bestalde, honekin batera ematen dizuegun papera bete behar duzue zuen seme-alaben datuekin, martxoaren 31rako (osteguna) bidali mesedez, aseguru sozialaren txartelaren fotokopiarekin batera.
Laster arte.
Irakasleak.