0-6

Hazia

 

Haurrak berezkoa dakar

Berez erneko den hazia da haurra. Hazi hori indartsuago eta ederrago lora dadin, lur egokia, nahikoa ur eta behar duen argia eman beharko diogu. Hazi bakoitzaren premiak zaintzea eta asetzea da guk, maitasunez, egin behar duguna.

Hazia proiektuan haurra da protagonista eta hezitzailea bidelagun, haurraren erritmo biologiko-kognitiboak zainduz eta bere ongizate emozionalerako giroa bermatuz, haur bakoitzaren berezko gaitasunei hazten laguntzea baita gure egiteko nagusia.

Pertsonaren oinarriak lehen sei urteetan errotzen direla jakinik, familiarekin batera lantzen dugu bere garapen integrala, kontuan hartuz haurrari bere iniziatibek eragiten diotela bai ikaskuntzarako gogoa bai harremanetan sozializatzeko bidea. Horrela, haurrak bere kideekin eta helduekin bizitako esperientzien bidez eraikitzen du bere nortasuna eta autonomia, bizitza osorako beharrezko dituen oinarriak eskuratzeko.

Ikastolak haurrari segurtasuna bermatzen dion testuingurua eskaintzen dio, bere ahalmenak sustatuz ahalik eta gehien garatu ditzan.

Pedagogia
eraldatzailea

0-6
Hazia

6-9
Kimua

9-16
Ekia

16-18
Ibaizabal