Skip to main content

KANPO ESPAZIOEN AURKEZPENA

Kanpo espazioen inguruan aurreko ikasturtetik hona jorratu dugun hausnarketaren berri ematen aritu gara azken asteetan. Izan ere, lanketa horren guztiaren ondorioak batu, eta pixkanaka gauzatuz joateko ekintza plana ere prestatu dugu.

Hori bai, gauza bat argitu nahi dugu:  aurkeztuko dizkizugun ondorioetan irudikatzen dena ez da, zehatz-mehatz, azken buruan hezurmamituko den proiektua; datozen urteetan jarraitu beharreko iparra baino ez da. 

Dena dela, irudietan ikus ditzakezue zer ekintzak bereizi ditugun, mailaka gauzatzen joateko. Datorren ikasturterako, zehazki, ortua lekualdatzea eta berdeguneak handitzea izango dira burutu beharreko urratsak.

Bide hori guztia TIPI eta HIRITIK AT enpresen laguntzarekin egin dugu, eta denon ideiak batuz eta erabilera aztertu ostean sortutako planoak eta irudiak aurkezten dizkizugu orain.

Ekintza Plana Planoa

Irudia