Skip to main content
EKIAHAZIAKIMUAOharrak

2024-2025 EKE eta Jantokian alta

By 2024/06/06No Comments

2024-2025 EKE ETA JANTOKIAN ALTA

Aurreko urteetan bezala, 2024-25 ikasturtean ere, Alexia bidez egingo da jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura

Prozedura hori argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.  

 IZEN-EMATEAK: ekainaren 7tik 16ra.

KONTUAN EDUKI BEHARREKOA:

> JANTOKIAN IZENA EMATEKO:

  • Aurrerantzean, ikasturte osorako eman beharko da izena. Alegia, kuota osoa ordaindu beharko da, irailetik ekainera, biak barne (ezin da bajarik eman).
  • Inork egun solteetan soilik etortzeko  hautua egiten badu, hamar bonoko txartelak egongo dira salgai idazkaritzan, 60 euroan. 
  • Ikasleak jantokira egun batzuetan  jarraian huts egiten badu (eskola-egunak izanik), laugarren egunetik aurrera hasiko da dirua itzultzen, 1,60€ eguneko.
  • Ikasleak alergiaren bat badu, zeliakoa bada edo bestelako gorabeheraren bat badauka, medikuaren txosten zehaztua aurkeztu beharko du idazkaritzan.

 

> ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO:

  • Taldeak osatzeko gutxieneko kopurua behar izango da ekintza guztietan.
  • 40€-ko matrikula ordainduko da jarduera guztietan, Lynx-enean izan ezik, 35€-koa izango baita. 
  • Behin matrikula eginda, ekintza hasi baino lehenago baja emanez gero, % 50 itzuliko da. Ekintza hasita badago, ez da dirurik itzuliko. Baja ikastolak egindako aldaketen ondorioz bada, % 100 itzuliko da.
  • Behin ekintza hasita, ikasturte osoa ordaindu beharko da.
  • Ekintzetako batzuk astean bi egunetan izaten dira; alabaina, zuetako batzuek seme-alaba astean behin bakarrik bidali ohi duzue. Jakin ezazue, astean baten bakarrik etorri arren, kuota osoa ordaindu beharko dela.
  • Matrikula eta  hileko kuotak ikastolatik pasatuko dira, matrikula ekainean eta kuotak, urritik maiatzera.
  • Eskaintza behin-behinekoa da. Osatzen diren taldeen arabera, aldaketaren bat izan dezake.
  • HH4–LH6 Lynx-eko ekintza ekainaren erdialdera arte luzatuko da, guztira 9 kuota izango dira (36€). Azaroan 25€ kobratuko da materialagatik.
  • DBH1–DBH4 Lynx-eko ekintza mistoa izango da (saio bat ikastolan (asteazkenetan) eta saio bat online (ostiraletan) ekainaren erdialdera arte luzatuko da), kuota 62€. Azaroan 25€ kobratuko da materialagatik.
  • Kirolari dagokionez, asteburuetako lehiaketa eta partiduetan parte hartzea ezinbestekoa da, baita EKIPAZIOA ETA IKASTOLAKO KIROL-JERTSEA JANTZITA eramatea ere.
  • Entrenamenduetan gurasoak ezin izango dira kirol instalazioetan egon.
  • Ekintza guztiak urrian  hasi eta maiatzean amaituko dira (ingelesa -Lynx- izan ezik).
  • Ekintza batean ume asko badaude, aurreko ikasturtean ekintza berdinean ibilitakoek  lekua ziurtatuta edukiko dute; berriak, aldiz, zozketan bitartez aukeratuko dira.
  • Kirol arduradunarekin hitz egiteko ordutegia: 
    • Jardunaldi trinkoan: ekainean eta irailean 09:00etatik 11:00etara.
    • Jardunaldi osoan: 15:30etik 17:30era.

Jarraian, eskolaz kanpoko jardueren gida bat aurkezten dizuegu. 

EKE gida 2024-25