Skip to main content

2025-2026 EKE ETA JANTOKIAN ALTA

Aurreko urteetan bezala, 2025-26 ikasturtean ere, Alexia bidez egingo da jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura.

Gogoratu izen-ematea edozein nabigatzaileren bidez egin behar dela, izan ere, APPak EZ du aukera hori eskaintzen. 

Prozedura hori argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.  

 IZEN-EMATEAK: ekainaren 6tik 16ra.

KONTUAN EDUKI BEHARREKOA:

> JANTOKIAN IZENA EMATEKO:

  • Ikasturte osorako eman beharko da izena. Alegia, kuota osoa ordaindu beharko da, irailetik ekainera, biak barne (ezin da bajarik eman).
  • Inork egun solteetan soilik etortzeko hautua egiten badu, hamar bonoko txartelak egongo dira salgai idazkaritzan. 
  • Ikasleak jantokira egun batzuetan jarraian huts egiten badu (eskola-egunak izanik), laugarren egunetik aurrera hasiko da dirua itzultzen.
  • Ikasleak alergiaren bat badu, zeliakoa bada edo bestelako gorabeheraren bat badauka, medikuaren txosten zehaztua aurkeztu beharko du idazkaritzan.

 

> ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN IZENA EMATEKO:

  • Taldeak osatzeko gutxieneko kopurua bete behako da ekintza guztietan.
  • 40€-ko matrikula ordainduko da jarduera guztietan, Lynx-enean izan ezik, 35€-koa izango baita. 
  • Behin matrikula eginda, ekintza hasi baino lehenago baja emanez gero, % 50 itzuliko da. Ekintza hasita badago, ez da dirurik itzuliko. Baja ikastolak egindako aldaketen ondorioz bada, % 100 itzuliko da.
  • Behin ekintza hasita, ikasturte osoa ordaindu beharko da.
  • Ekintzetako batzuk astean bi egunetan izaten dira; alabaina, zuetako batzuek seme-alaba astean behin bakarrik bidali ohi duzue. Jakin ezazue, astean baten bakarrik etorri arren, kuota osoa ordaindu beharko dela.
  • Matrikula eta  hileko kuotak ikastolatik pasatuko dira, matrikula ekainean eta kuotak, urritik maiatzera.
  • Eskaintza behin-behinekoa da. Osatzen diren taldeen arabera, aldaketaren bat izan dezake.
  • HH4–LH6 Lynx-eko ekintza ekainaren erdialdera arte luzatuko da, guztira 9 kuota izango dira (36€). Azaroan 25€ kobratuko da materialagatik.
  • Kirolari dagokionez, asteburuetako lehiaketa eta partiduetan parte hartzea ezinbestekoa da, baita EKIPAZIOA  eramatea ere.
  • Entrenamenduetan, entrenatzen ari direnak bakarrik egon ahal izango dira instalazioetan. Salbuespen modura, euria egiten badu, edonork erabili ahal izango du frontoia, baina soilik harmailak, eta betiere entrenamendua oztopatu gabe.”

Jarraian, eskolaz kanpoko jardueren gida bat aurkezten dizuegu. 

EKE gida 2025-26