Skip to main content

FRONTOI ALOKAIRUA 2025-26

Frontoia alokatzeko bidearen berri adierazten dizuegu honekin batera. 

KONTUAN EDUKI BEHARREKOAK:

  • Erabiltzaileek hiru hilabeteko erreserba egiteko aukera izango dute, hau da, talde bakoitzak hiruhilabeteko osorako eguna eta ordua aukeratu litzake, aldez aurretik ordaintzeko konpromisoa hartuta. 
  • Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da, erreferente gisa. 
  • Ordu berean talde bik edo gehiagok emango balute izena, talde horietako arduradunei deitu eta jakinaraziko zaie zein den egoera.  Adostasunera heltzeko euren artean hitz egitea izango da lehenengo aukera; horrela ez bada, zozketa bidez aukeratuko dira partehartzaileak. 
  • Behin hiru hilabeteko erreserbak finkatuta, libre gelditzen diren ordu-tarteak banaka erreserbatzeko aukera eskainiko da. 
  • Erreserbaren kudeaketa (giltza eta fitxaren ordainketa) eskolaz kanpoko arduradunarekin egingo da. 
  • Frontoia hiru hilabetez alokatzearen kostua 60€-koa izango da eta 6€ ordukoa egun solteetan. 

HEMEN klik eginez ordua hartzeko galdetegia aurkituko duzue. Besterik gabe, ondo izan.