Skip to main content

2025-2026 IKASTURTEKO ZAINTZA ZERBITZUA

2025-2026 ikasturteko zaintza zerbitzua  hiru epealdi bereizitan eskainiko dugu:

1-. Ikasturtea hasi aurretik: irailaren 1etik 5era bitartean.

Ikasturtea hasi aurretik, ordutegia 08:00etatik 16:30era; kostua 20€ eguneko, guztira 100€. Ez da egongo egun solteak hartzeko aukerarik: epealdi osoa hartu behar da, nahitaez, jantokia barne.

2.- Ikasturtea hasita, jardun trinkoa dugun epealdian, irailaren 8tik- 12ra, ordutegia 14:30-16:30.

Zerbitzu horren kostua 6 euro/orduko izango da. 

3.- 2025-2026 goizeko ikasturtean zehar.. 

    • Egunero 08:00 – 09:00 (50€ hilean) 
    • Egun solteak  (6€ eguneko)

Zerbitzu horiek eskaintzeko gutxieneko eskaera kopurua bost ikaslekoa izango da eta HH3tik LH4raino eskainiko da.

GALDETEGIA