2025-26 IKASTURTEKO IKASMATERIALAK
Dagoeneko ikasturteari amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengoa planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko unea iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue informazio guztia, zikloz-ziklo.
HH 3-4-5: HAZIA PROIEKTUA
Ikasturte berriari dagokionez, matematikan, INNOVAMAT proiektuarekin jarraituko dugu. Hala, proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den materiala ikastolak eskuratuko du ikasle guztientzat.
HH 4 eta HH 5 urteko geletan erabiliko den “Ready for story” ipuinen karpeta ere ikastolaren bidez eskuratzeko aukera duzue. Horretarako hurrengoko galdetegia betetzea beharrezkoa izango da:
Eskaria bidaltzeko azken eguna: ekainaren 13a.
Laburbilduz, ikastola arduratuko da ikasle guztientzako materiala eskatzeaz. Beheko tauletan, seme-alabek adin bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango zaien erabilera ikus dezakezue.


> Ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue ikasmaterialaren zenbatekoa. Ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroko kuotekin batera.
LH 1-2-3: KIMUA PROIEKTUA
KIMUA proiektuan lan egingo duten LH 1, 2 eta 3ko ikasleen kasuan, ikastola arduratuko da zuzenean eskaria egiteaz. Berdin jokatuko da INGELESEKO materialarekin eta ipuin edo STORYBOOKSekin. Ikastolako maileguaren bidez jasoko duzue materiala eta geu arduratuko gara erosteaz. Abesti, audio eta bestelako jarduera osagarriak plataforma digitalean egongo dira eskuragarri.
Hemen duzue zuen seme alabek mailetako bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango dioten erabilera:



> Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue. Ordainketa, berriz, bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.
LH 4-5-6: EKIA PROIEKTUA
EKIA proiektuan arituko diren LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleen kasuan, ikastolen elkarteak eskaintzen duen materiala erabiliko dugu, zati bat mailegutzan eta beste bat mateial suntsikor (funjible) eran. Hori horrela, ez duzue inolako eskaririk egin beharko, ikastola arduratuko baita horretaz. Hauek izango dira zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuak eta emango zaien erabilera.



> Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.
DBH: EKIA PROIEKTUA
Jakingo duzuenez, DBHn, ikasmaterial gehiena DIGITALA da. Halere, DBH 3-4ko Matematikako Lan Koadernoa formato fisikoan erabiliko dute. Ikasle guztiek erabili beharrekoa denez, Ikastolak bideratuko du eskaria. Hona hemen DBHn erabiliko dituzten liburuen zerrenda:

> Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.






