IKASLE OHIEN BISITA
Astearte honetan, 22-23 ikasturteko promozioa osatzen duten ikasleen bisita jaso genuen ikastolan, helburu jakin batekin: orduan eskuratu zuten DBHko titulu ofiziala biltzea. Ederra izan zen gure ikasle ohiak berriro ikustea eta bi urteotan zenbat hazi eta zenbat aldatu diren ikustea.
Tituluak banatu eta kopau txiki bat ere egin genuen, ospakizun modura. Ondoren, 16 urteetan beraien ikastola izan denari bisitaldia egin zioten, ez delakoan ere, bi urteotan aldaketa ugari egin baititugu gure instalazioetan, hala nola goiko jolastokian.
Azkenik, titulu dotoreak eskuetan, hurrengo batean beste bisita bat egiteko hitzarekin esan ziguten agur.






