Skip to main content

HAUTESKUNDE LITERARIO ARRAKASTATSUAK

Dakizuen bezala, apirilaren 11n JUUL hauteskunde literarioen bozketa eguna ospatu zen Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak kontaketa egin ondoren.

Andramari Zornotzako ikastolan ere, partehartzea arrakastatsua izan zen. 

HHko ikasleek hasi zuten ekitaldia; euren boto-txartela eskuetan mahaietara hurbildu eta kutxan sartu zuten. Goizean zehar, LHko ikasleek boto elektronikoa eman zuten. Kasu bietan, EUSKARA ELKARTEKO kideen laguntza estimagarria eduki zuten. DBHko ikasleek, ostera, euren geletan bozkatu zuten, bozka elektronikoa emanez.

Geure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu  EUSKARA ELKARTEKO kide diren LH eta DBHko ikasleei, lan ikaragarria egin baitzuten. Nola ez, eskerrak, halaber, irakasle eta lankideei. Eta, jakina, baita gurasoei ere, irakurle eta entzule izateagatik eta irakurtzeko grina eragiteagatik. 

ESKERRIK ASKO. SEGI HORRELA.

Emaitzak