Skip to main content

HEZKUNTZA MARKO OROKORRAREN AURKEZPENA

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak antolaturiko 27. Jardunaldi Pedagogikoak azaroaren 16 eta 17an ospatu ziren Ficoba azoka-eremuan eta gure ikastolako zuzendaritza pedagogikoko kideok bertan parte hartu genuen.

Pedagogiaz mintzatzeko bi eguneko foroa izan zen, eta bertan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ezagutu eta xehetzeko aukera izan genuen. Ostegunean, Ikastola-eredua (Zer-Nor gara?) eta pertsona-eredua (Zer lortu nahi dugu?) aztertu genituen pertsona kooperatiboa eta pertsona euskalduna sakonduz. Ostiralean, berriz, Nola lortu nahi dugu? galderari erantzunez printzipio psikopedagogiko eta oinarrizko hezkuntza-ildoetatik abiatu eta, irakaskidetza, ebaluazioaren kultura eta ikuspegi eta estrategia inklusiboak landu genituen. 

Hezkuntza Marko Orokorraren helburua ikastola proiektua osatzen dugunok batzen gaituen oinarrizko hezkuntza-ikuspegia azaltzea da. Edo, bestela esanda, zergatik aritzen garen egunerokoan aritzen garen bezala arrazoitzea. Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek “Bazatoz?” izeneko liburuan jasoa dute guztia.