Skip to main content

Kaixo tripulazio kideak!!

Mahi-Mahin patio bizidun eta kontziente batean sinesten dugu!

Jasangarritasuna elkarrekin bizitzeko abentura gisa ulertzen dugu, gure ingurunea ezagutzeko, errespetatzeko eta maitatzeko jakin-mina pizten duena. Hilabete honetan piratei proposatzen dizkiegun jarduera bakoitzaren bidez, natura eta norberaren ingurunea zaintzeko modu desberdinak eskaini nahi dizkiegu eta, batez ere, egunerokoan piratek munduari forma emateko gaitasuna dutela deskubriarazi.

Hilabete honetako ekintza guztiak jasangarritasunaren kontzeptua hurbiltzeko diseinatuta daude,  zerbait bizia bihurtuz: Jasangarritasuna eskuekin, zentzumenekin eta bihotzarekin esperimentatzen den zerbait da!

Gure erronkarik handiena: ulertaraztea planeta zaintzea ez dela betebeharra eta bai, ordea, aukera magikoa: orain kontzienteagoa eta itxaropenez beteriko etorkizuna elkarrekin eraikitzeko aukera.

Goazen abentura polit hau bizitzera!

 

MAHI-MAHI LANTALDEA