Skip to main content

Uztailaren 19an, Marmitako egunean,  txosnako sukaldea erabiltzeko zozketan parte hartu nahi?

Kaixo guraso!

Badakizue Karmenetako jaietan Andramari ikastolak bere ohiko Txosna jartzen duela, 19:00etatik 05:00etara zabalik, herriko jaietan presentzia izaten eta diru sarrerak lortzeko helburuarekin.

Aurten, uztailaren 19an ospatuko den Marmitako Egunaren harira, gurasoen taldeei aukera berezi bat eskaini nahi diegu:

Egun horretan goizez txosnako sukaldea erabil ahal izango duzue zuen marmitakoa prestatzeko. (Gutxienez 5 pertsonako taldea izan behar da)*

Trukean, 12.00 – 19:00 bitartean txosna kudeatu beharko du (hurrengo txandarako sukaldea  eta barra garbi egon behar dira).

Talde bakar batek izango du aukera, beraz zozketa bat egingo da izena ematen duten talde guztien artean.

 

 Nola parte hartu?

Zozketaren data: Ekainak 20
Izena emateko azken eguna: Ekainak 19
Izena emateko: Idazkaritzan Izen Abizenak, Kurtsoa, Telefonoa eta Marmitako egunean emango dozuen izena.

Jaiak beste modu batean bizitzeko aukera polita da, ikastolari lagundu eta marmitako goxo batez gozatzeko!

Eskerrik asko eta… Gora Karmenak!