9-16

Ekia

 

Gaztetxoa lau haizetara doa

Lau haizetara doa gaztetxoa, ekia lagun. Mundura eta etorkizunera zabalik, bere baitako zein kanpoko naturaz, egunean-egunean gehiago. Gazte bakoitzari sustrai sendoak eta bizitza osorako garabideak eskaintzea da guk, prestakuntzaz, egin behar duguna. 

Ekia proiektuan gaztea da bidegile eta hezitzailea bidaide, konpetentzietan oinarrituz eta integrazioaren pedagogiaren bitartez, gaztearen gaitasunei etorkizunerako oinarri sendoak ematea baita gure egiteko nagusia, norbanako, bizikide eta izaki moduan.

Pertsonaren ikasketa-ibilbidea eta lanerako prestakuntza adin honetan bideratzen direla jakinik, jakintza akademikoa haratago bizitzarako konpetentziak eskaintzen dizkiogu, integrazioaren pedagogian ardaztuta, ikaskuntza kooperatiboa erabiliz, gaitasun digitalak garatuz eta ebaluazio hezigarriaren bitartez. Heziketa oso hau, gainera, euskal kulturan oinarritzen dugu.

Ikastolak umeari euskal curriculum propioa eskaintzen dio, munduan bere lekua egiteko eta bizitzan zehar izango dituen erronkei aurre egiteko.

Pedagogia
eraldatzailea

0-6
Hazia

6-9
Kimua

9-16
Ekia

16-18
Ibaizabal