Skip to main content

Andramari Zornotzako Ikastolan gure ohiturei tinko eutsi nahi diegu. Hori dela eta, pasa den otsailaren 4an kalera atera ginen Agate Deuna ospatzeko asmoz. Baserritar jantziak eta makila hartu eta koplaz kopla igaro genuen arratsaldea. Koplek zein txokolate beroak lagundu ziguten ahotsa berotzen, eta giro paregabean igaro genuen arratsaldea.

Hau guztia ez litzateke posible izango parteharzaile guztion laguntzarik gabe. 

Eskerrik asko gure usadioak mantentzen laguntzeagatik!