AGATE DEUNA
Hurrengo asteazkenean, otsailaren 4an, Agate Deuna eguna ospatuko dugu Andramari Ikastolan.
Goizean HHko 3, 4 eta 5 urtekoak eta LHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak baserritarrez jantzita etortzea gomendatzen dugu, (zapi, kaiku, mendigoizale edota jantziarekin).
LH1, 2 eta 3. mailako ikasleek makila ekar dezakete (makiletan izen-abizenak jarri).
Eguraldiaren arabera, auzotik abestera irtengo dira. ARRATSALDE HORRETAN EZ DA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZARIK EGONGO.
Arratsaldeko 16:30ean langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aittitte eta amamak… ikastolan elkartuko gara txokolate beroa edateko eta, ondoren, 18:00etan kalejiran bajatuko gara herrirantz, Kalbarioan gure ibilbidea hasteko.
Animatu eta etorri!!!
Euskal jantziak edo zapia ekarri eta goazen abestera!!
IBILBIDEA:
- Kalbarioa
- Euskal Herria Plaza (Pike)
- Luis Urrengoetxea (Tomasa)
- Zezilia Gallartzagoitia (farmazia)
- Hogans
- Herriko Plaza (Udaletxea)






