Skip to main content

Agate Deuna bezpera zertarako burutzen den gogoratzen duzue?

Agate Deuna bezperan ohitura da Nafarroako eta Euskal Herriko herri askotan Agaten Deunaren kanta abestera irtetea. Ohiturak adierazten du koadriletan ateratzen direla herrietako kaleetatik, eta baserri-auzoetan barrena ibiltzen direla atez ate Agate Deunaren abestia abesten eta dirua biltzen hainbat arrazoirentzat. Makilekin batera, lurra erritmikoki jotzen da. Ospakizuna Lurra esnatzeko eta neguko solstizioaren amaierari ekiteko modu bat dela esaten da.

Ederra, Euskal Herrian ditugun beste hainbeste ospakizun bezala, Agate Deunaren ospakizuna. Esanahiaren aldetik baino, egunean bertan herrietan sortzen den giroagatik. Eguna herritarrek bilakatzen dute berezi..

Guri, Andramari Zornotzako Ikastolako Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun kide guztioi, honen transmisioa dagokigu. Zoritxarrez, ordea, aurten ezin izango dugu herrian elkartasunean ospatu, egungo egoerak ez baitu ahalbideratzen.

Hori bai, gure txikiek eta gazteek eguna gozatzeko aukera edukiko dute bai ikastolan bertan, zein auzoan zehar zornotzarrak girotuz.

Informazio gehiago etapa bakoitzeko albisteetan duzue.

Laster arte,

Aimara Arostegi, Ikastolako zuzendaria.

Bide batez, hemen duzue abestiaren letra:

SANTA AGEDA AGEDA

GURE MARTIRI MAITEA

ETXE HONERI EMON EIOZU

ZORIONA TA BAKEA

ZORNOTZA DA GURE HERRIA

BIZI DAITELA EUSKALDUN

AURRERANTZEAN EUSKERAZ BETI

DANOK HITZ EGIN DAGIGUN

ANDRA MARI IKASTOLA

ZUEN AURREAN KANTARI

OHITURA ZAHARRAK ESKEINTZEN DEUTSAZ

POZEZ EUSKAL HERRIARI

AGUR ZORNOTZAR GUZTIAK

IZAN EIZUE URTE ON

HERRI HONETAN IZAN DAITELA

BETE-BETEAN ZORION