AGATE DEUNA
Hurrengo asteartean, otsailaren 4an, Agate Deuna eguna ospatuko dugu Andramari Ikastolan.
Goizean HHko 3, 4 eta 5 urtekoak eta LHko 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak baserritarrez jantzita etorri ahal izango dira, nahi izanez gero (zapi, kaiku, mendigoizale edota jantziarekin, makilarik gabe). Eguraldiaren arabera, auzotik abestera irtengo dira. ARRATSALDE HORRETAN EZ DA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZARIK EGONGO.
Arratsaldeko 16:30ean langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aittitte eta amamak… ikastolan elkartuko gara txokolate beroa edateko eta, ondoren kalejiran bajatuko gara, 18:00etan Kalbarioan gure ibilbidea hasteko.
Animatu eta etorri!!!
Euskal jantziak edo zapia ekarri eta goazen abestera!!
IBILBIDEA:
- Kalbarioa
- Euskal Herria Plaza (Pike)
- Luis Urrengoetxea (Tomasa)
- Zezilia Gallartzagoitia (farmazia)
- Hogans
- Herriko Plaza (Udaletxea)






