Skip to main content

AGATE DEUNA: TRADIZIOA

Urtero bezala, otsailaren 4an Agate Deuna ospatu genuen, gure euskal tradizioen parte garrantzitsu bat mantentzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko aukera ederra eskainiz. Goizean, ikastolako ikasleek auzoan zehar ibili ziren, Agate Deunaren koplak kantatuz, jantzi tradizionalak soinean eta ilusioz beteta. Kantuaren bitartez, belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu dugun ohitura hau berriz ere kalera atera genuen.

Arratsaldean, giro aparta izan genuen. Ikastolan elkartu ginen familiak eta lagunak, txokolate bero batekin indarrak hartuz eta elkarrekin ospatzeko gogo biziz. Ondoren, kalejira animatua egin genuen herriko kaleetan zehar, trikitixa eta panderoarekin lagunduta. Herrian zehar ibilbide txiki bat egin genuen, hainbat gunetan geldialdiak eginez eta kantuan jarraituz.

Gure esker ona adierazi nahi diegu guraso, senide eta lagunei, ospakizun honetan parte hartu eta tradizio hau bizirik mantentzen laguntzeagatik. Zuek gabe ez litzateke posible izango hain egun berezia bizitzea. Eskerrik asko!