Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatu eta inertziak apurtzeko helburuz egiten den ariketa sozialaren laugarren edizioa. Hamaika egunez gure ohituren kontzientzia barneratu eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko aukera paregabea izango dugu berriro ere.
Zer da euskaraldia?
Aurtengo edizioan parte hartzeko izen-ematea zabaldu da jadanik eta ondoko loturan duzue izen-ematea oso erraz egiteko aukera.
Bete dezagun ikastola eta Zornotza belarriprest eta ahobiziz! Elkar mugituz egingo dugu!







