Skip to main content

GURASOEN ABESBATZA

Aurten 30 urte beteko dira ikastolako zenbait gurasok elkartzea eta abesbatza sortzea erabaki zutenetik. Urteetan zehar aldaketak eta gorabeherak egon badira ere, beti egon da irmo mantendu den zerbait: euskaraz eta ikastolaren izenean abesteko gogoa.

Egun, Marian Ruizen zuzendaritzapean, Andramari ikastolako abesbatzak gure hezkuntza komunitate osoari ireki dizkio ateak; eta gurasoak, ikastolaren lagunak, aitite eta amamak ditu kideen artean. Zuk ere abesbatzan parte hartu nahi baduzu, zure datuak idazkaritzan uztea baino ez duzu. Entseguak astearteetan izaten dira (20:00-21:30) eta ez da musika irakurtzen jakin behar. 

Atera agendak! Azaroaren 15ean Zornotzako Aretoan emanaldi berezia egingo dugu gure 30. urteurrena ospatzeko, gonbidatuta zaudete!

 

Gogoan izan… abesten duen herria ez da inoiz hilko!