Skip to main content

🏆 ANDRAMARI, INKLUSIOAREN IKURRA!

Berri pozgarria dugu! Zornotzako ikastetxeen artean antolatutako logo lehiaketa irabazi du Andramarik

Maiatzean herri mailan ospatuko den kirol inklusioaren topaketan (Agenda 2030), partaide guztiek gure ikasleek diseinatutako logoa eramango dute kamisetetan. ✨

Bozketa bidez aukeratu da diseinu irabazlea, eta albiste honen bidez egileak zoriondu nahi ditugu: Ane Makazaga, Bidane Santamaria, Maialen Aurrekoetxea, Malen Esparza, Malen Goyoaga, Uxue Goyoaga, Sare Muniozguren, Naia Gomez eta Ariane Regidor.

Zorionak, talde! Zuen sormena herri osora iritsiko da! 🎨👏