Andramari Zornotzako Ikastola, Siria eta Turkiako hondamendian kaltetutakoei laguntzeko prest, “Zaporeak” erakundearekin elkarlanean.
Duela egun batzuk bi herrialde horietan izandako lurrikarak eragindako kaltetuei laguntzeko asmoz, eta gure solidaritatea erakutsiz, janari bilketa bat martxan jartzea erabaki dugu gobernuz kanpoko “Zaporeak” erakundearekin elkarlanean. Gehienok jakingo duzuen legez, erakunde horrek 7 urte inguru daramatza Turkiako mugan Siriar errefuxiatuen alde lanean, eta duela egun batzuk gertatutako hondamendiak egoera asko larritu eta areagotu egin du elikagai eta besteako lehengaien premia.
Horren harira, larunbat honetan ere herri mailan janari bilketa erraldoi bat egingo den arren, gure komunitateko kideei erraztasun handiagoa eskaintzeko asmoz, ikastolako sarreran bi kutxa handi jarriko ditugu lagundunahi duenak bere ekarpena egin dezan bertan. Ostiral goizetik (09:00) astearte arratsaldera arte (17:00) izango dituzue kutxak erabilgarri idazkaritza aurreko sarreran.
Ahal den heinean, lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea ekartzea eskatzen digute. Hala ere, bestelako ekarpenak (higiene pertsonalerako gauzak, olioa, gailetak…) ongi etorriak izango dira, iraungitze data luzea badute beti ere.
Ea gu guztion artean, bizi duten egoera larri eta tamalgarria pixkat errazagoa egiten laguntzen diegun. MILAKA PERTSONAK DENON LAGUNTZA BEHAR DUTE!
Eskerrik asko guztioi aldez aurretik!