Skip to main content

Kaixo familia,

Gure kooperatibaren Estatutuetan (34art.) ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Andramari
Zornotzako Ikastola Koop. E.-ren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du.

Batzarra 2022eko ekainaren 15ean, asteazkena, egingo da. Lehenengo deialdia 18:00etan da eta bigarren deialdia 18:30ean, herriko Zornotza Aretoan.

Aurten parte hartzea are garrantzitsuagoa bilakatu da Kooperatiben Legea aldatu dela-eta. Horren inguruko azalpenak ematen joango gara, familiek zertan datzan eta ikastolaren jarduera zenbat eraino aldatu edo moldatu dezakeen jakitea oso garrantzitsua da.

Datozen asteetan informazio gehiago izango duzue eskura. Bitartean, gorde data!

Artezkaritza Batzordea