Skip to main content

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKA

🧪 Euskara taldeko kideek eta Emma Natalia Cvas ikasleak (DBH3) joan den astean Bilbon egin zen Elhuyar Zientzia Azokan aurkeztu zituzten ikasturtean zehar prestatutako ikerlanen emaitzak.

Euskara taldekoek ikerketa soziolinguistiko bat egin zuten, Zornotzako saltokien euskararen erabilera eta maila aztertuz. Bestalde, Emmak Parazetamolaren, Ibuprofenoaren eta Aspirinaren arteko desberdintasunak azaltzen dituen dibulgaziozko ikerketa bat burutu zuen.

Egun aparta izan zen, eta Emmak, gainera, BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa-zentroa bisitatzeko saria irabazi zuen, klima-aldaketa ikergai duen ikerketa zentroa, hain zuzen ere. 

Zorionak guztioi! 👏✨