Skip to main content

Haur Hezkuntzako lehen urratsetan hasteko diren familiei zuzendutako ate irekien eguna antolatu dugu Andramari Zornotzako ikastolan apirilaren 29rako. Egun horretan, ikastola aurkezteaz gain, gure hezkuntza proiektua, irakasle taldea eta egitasmoak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek. 

Azken urteetan jaiotako haurrak dituzten familiak ezagutzen badituzue, aukera honen berri zabaltzea eskertuko genuke. 

  • Eguna: Apirilak 29, asteartea
  • Ordua: 17.30

Euskaraz zein gazteleraz egingo dira aurkezpenak. 

Etortzeko asmoa duten familiek aurrez izena-ematea eskertuko genuke.