Skip to main content

ARIMEN GAUA 2025

Aurten, beste urteetan bezala, DBH4ko ikasleok arimen gaurako ibilbidea prestatu dugu ikasbidairako dirua lortzeko asmoz. Hau da ibilbideari buruz jakin beharrekoa:

> 📅 Eguna: urriak 31, ostirala

> 🎟️  Sarrerak:

  • Egunean bertan: ibilbidearen abiapuntuan, sarrera 1,50€-tan erosteko aukera egongo da. 
  • Aldez aurretik:  urriaren 24an (ostirala) eta 29an (asteazkena) ikastolako sarreran 16:30etik 18:00etara bitartean. Sarrera horiek merkeagoak  izango dira: 1€-koak, hain zuzen ere.

> 🗺️  Abiapuntua: Haurtzaindegirako sarrera

> 🏁 Helmuga: LHko sarrera

>  👫 Parte-hartzaileak:  ibilbidea LH1etik gorako ikasleentzat pentsatuta dago. Nahi izanez gero, gurasoak seme-alabekin batera sar daitezke.

  • Taldeak: parte-hartzaileak 5-7 pertsonako taldetan antolatu beharko dira.

> 🎨 Tailerrak: beraien adinagatik edota ibilbidera sartu nahi ez duten umeak entretenitzeko aukera izan dezaten, 1€-eko prezioan salduko dira tailerrean eskulanak egiteko sarrerak.


Arimen Gaua tradizioa:

Arimen gaua, “Gau Beltza” zein “Sorginen Gaua” izenez ere ezaguna, Domu Santu egunaren bezperan ospatzen da, urriaren 31n. Jatorri Zelta du eta udaren bukaera ospatzen du. Erlijio kristauak jai paganoak bereganatu zituenean, festa ospakizun kristau izatera pasa zen eta horrela ezagutu izan da Euskal Herrian.

Gaur egun, herri anglosaxoien eraginez, egun hori Halloween izenez da ezaguna, eta aurpegidun kalabazak eta mozorro beldurgarriak nagusitzen dira.  Umeek, mozorro horiek jantzita, “Saria edo Ziria” eta antzerako esaldiak esaten dituzte kaleetan goxokiak lortzeko. 

Hala ere, Euskal Herrian antzeko ohiturak aspalditik egin izan dira: ohikoa zen bideak kalabaza aurpegidunez argiztatzea eta mozorrotuta janari eskean edo kantuan ibiltzea. Alabaina, orduko mozorroak ez ziren gaur egun ezagutzen ditugun bezalakoak; etxeko trapu zaharrak erabiliz itxura beldurgarria osatzen zuten.