ARITUZ HERRAMINTA EGUNERATUA
Aurretik egin izan dugun bezala, oporraldia hastera doan honetan, zuekin partekatu nahi dugu ARITUZ izeneko tresna, azken eguneraketak erantsita.
🔗 Bertan klikatuz gero, seme-alabekin euskaraz gozatzeko hainbat eta hainbat baliabide aurkituko dituzue:
- 📚 ipuinak
- 🎶 kantuak
- 💃 dantzak
- 📺 serie eta filmetarako sarbideak…
👶🧒🧑 Baliabideak adinka banatuta daude (0-6, 6-12, 12-16 eta 16+), etxekoen adinaren arabera erabili ahal izateko moduan.
📱 Eta, azkenik, telefono mugikorrean ere erabil daiteke, aipaturiko estekan klik eginez gero.
💬 Badakizue: oporraldian ere, euskaraz!






