Skip to main content

ARITUZ WEBGUNEA

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, oporrei begira daude gure umeak. Horietako batzuentzat, irailera arte, hurrengo ikasturtea hasi bitartean euskararekin duten lotura etetea ekarriko du horrek, eta beste askorentzat aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera murriztea.

Batzuentzat nahiz besteentzat, ikasle nahiz guraso guztientzat, oporretan ere euskaraz gozatzeko Interneteko baliabide-txoko bikain bat dakarkizuegu ezagutzera: ARITUZ. ☀️

Mugikorretatik zein ordenagailuetatik erraz nabigatzeko eta erabiltzeko diseinatuta dago; beraz, ezin hobea da oporretan edonora eramateko, inolako aplikaziorik deskargatu beharrik gabe! Gune honek kantuak, jolasak, asmakizunak eta bestelako baliabide-sorta zabala biltzen du, guztiak etapaka eta mailaka antolatuta, familian elkarrekin euskaraz gozatu ahal izateko.

Sartu zuzeneko esteka honetan: [Arituz Webgunea].

⚠️ Garrantzitsua: Hau ez da haurrak pantaila aurrean bakarrik mantentzeko txoko bat. Helburua bertako hamaika baliabideak baliatzea da, gailutik haratago, elkarrekin eta euskaraz jolastu, interaktuatu eta ondo pasatzeko.

Anima zaitezte klik egin eta probatzera! 📱