Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Arratsaldetako frontoiaren erabileraz

By 2024/10/10No Comments

ARRATSALDEKO FRONTOIAREN ERABILERA

Urrian eskola-ordutegitik kanpoko ekintzak hasi dira eta, hori horrela, 16:30etik aurrera orotariko ekintzak izango dira ikastolako hainbat eremutan. Lehen astean frontoiaren erabileraren inguruko zalantza eta informazio kontrajarriak azaldu direnez, erabilera-arauak argitu nahi ditugu ohar honen bidez. 

Ekainaren 12an buletinean zabaldutako “elkarbizitzarako araudian” honako hau ageri da: 

“Goiko jolastokian, eguraldi txarra egiten duenean, frontoia zabalik egongo da.

Eskolaz kanpoko ekintzaren bat balego, frontoiaren goiko aldea erabili beharko

da, entrenamenduak eragozpenik gabe jarraitu dezan.”

Beraz, euria den egunetan, frontoiaren goiko aldea erabili ahal izango da. Ordu horietan eskola-ordutegitik kanpoko jarduerak egoten direla eta ikastolako langileak bertan egoten ez direla kontuan hartuz, arduraz jokatu eta gurasook elkarbizitzarako arauak betetzen direla bermatzeko eskatu  nahi dizuegu. 

Bestetik, gogora ekarri nahi dugu ikastolako ateak 18:00etan itxiko direla eta, beraz, ordu horretatik aurrera, barruan ekintzaren batean parte hartzen duten umeen gurasoek kanpoan itxaron beharko dutela. Aintzat hartu behar da 18:00etatik aurrera ikastolan ez dela egoten idazkaritzako edo mantentze-lanetako langilerik. Horregatik, elkarbizitzarako araudian jasotako puntu horri bere horretan eutsiko zaio.

Eskerrik asko ikastolako eremuen erabilera eta elkarbizitza egokia bultzatzen laguntzen duzuelako.