ASTEBURUKO AGENDA
Zornotzako ekitaldiak
ZORNOTZA
[Ipuin kontalaria]
→ Ludoteka familian: Ipuin kontalaria
- Data: apirilak 5
- Ordutegia: 12:00
- Lekua: Zelaietako liburutegia
Ludoteka Familiarra familiei zuzendutako aisialdi programa da. Familia osoak parte hartzeko eta gozatzeko gunea da. Kasu honetan Zelaietako Ludoteka zabalik izango dugu familian gozatzeko joko libreko espazioa sortzeko.

ZORNOTZA
[Antzerkia]
→ Haurrentzako antzerkia: “Scrooge eta mamuak”
- Data: apirilak 5
- Ordutegia: 17:30
- Lekua: Zornotza Aretoa
> +5 urte
Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen Christmas Carol eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

ZORNOTZA
[Zinema]
→ Haurrentzako zinema: “Basati”
- Data: apirilak 6
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Zornotza Aretoa
Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, Keriak haurtxo orangutan bat hartu du. Haurra aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean aurkitu dute. Bere lehengusu Selairekin eta haurtxo orangutanarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriekin bat egitea ahalbidetuko dion abentura.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:
IURRETA
[Antzerkia]
→ Haurrentzako antzerkia: “Amama irrifarren ondarea”
- Data: apirilak 4
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: Ibarretxe kultur etxea
Gure antzezlanaren protagonistak bere eskolako lagun guztien amonak ikusten ditu, eskolara haien bila datozenean, edo parkean, edo musikara eramaten dituztenean… baina gure protagonistak ez du amamarik. Eta bere gogo eta indar guztiz amama bat BEHAR du.
Berdin zait amama, amona, yaya, avia, abuela, amatxi, jida, amuma, paparuñí… baina AMAMA bat BEHAR dut!

ARRIGORRIAGA
[Antzerkia]
→ Antzerkia: “Elara, bidaia bat izarretara”
- Data: apirilak 6
- Ordutegia: 12:30
- Lekua: Lonbo Aretoa
Maite den norbaiten galerarekiko doluak berdin eragiten die helduei zein haurrei, baina azken horien barneratzeko modua desberdina izan daiteke. Zereginean laguntzeko asmoz sortu zen haurrentzako antzezlana dugu hau. Elara protagonistak ezagutzen duen norbait izar-hauts bihurtzen ikusi eta bere bila espaziora joatea erabaki du. Galaxiatik galaxiara eta planetatik planetara bidaiatuko du bizitzaren zentzua ulertzen saiatuz, bere dolua igarotzen duen bitartean.

BASAURI
[Musikala]
→ Musika: “GO!AZEN 11.0” musikala
- Data: apirilak 6
- Ordutegia: 18:00
- Lekua: Social Antzokia
Telesaileko aktoreak Areto Nagusiko agertokira igoko dira, abesteko, dantzatzeko eta telesailaren alderdi dibertigarriak kontatzeko.







