Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: “Kayara. Inka gerraria!!”

  • Data: ekainak 7 eta 8
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.

ZORNOTZA

[Ikuskizuna]

→ Gure Zirkua

  • Datak eta ordutegiak:
    • Ekainaren 7an, larunbata, 12:00tan eta 17:00etan
    • Ekainaren 8an, igandea, 17:00etan
  • Lekua: Nafarroako aparkalekua

> Sarrerak, salgai, zirkuko txarteldegian.

ZORNOTZA

[Jaiak]

→ San Antonio Elgezabaleko Jaiak

ZORNOTZA

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

BASAURI

[Antzerkia]

→ Haurrentzako antzerkia: Basauri Plazara 2025: “Eraitsi SL”

  • Data: ekainak 7
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Kareaga Gizarte Etxearen ondoan

Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntzitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko. Egingo al dute eztanda?

Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.

DURANGO

[Euskal Jaia]

→ Durangoko Euskal Jaiak 2025: Euskal Dantza Erakustaldia

  • Data: ekainak 7
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Andra Mariko elizpean

Ekainaren 7an, kaleak musikaz eta euskal tradizioz beteko dira: Tronperri Dantza Taldearen dantza erakustaldiekin eta Silboberri Txistu Elkartearen eskutik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Ortzadar Euskal Folklore Taldearekin batera eskainiko den Durango Hiria txistu-kontzertuarekin.

DURANGO

[Musika]

→ HEITXI + AMAIRZ

  • Data: ekainak 7
  • Ordutegia: 21:00
  • Lekua: Plateruena Kultur Aterpea

Bizkaian kultura eta euskara sustatzeko duen konpromiso sendoari eutsiz, BBK-k programazio berezia prestatu du aurten maiatzean izango den Euskaraldiaren harira, “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean.
Heitxi Eider Etxeandia da, bere belaunaldiko ahots indartsu eta freskoenetakoa. Elektro-triki-pop gisa definitutako estiloarekin, Heitxik elektronika eta euskal tradizioa uztartzen ditu ikuspegi pertsonal eta konprometitu batetik, identitatea, osasun mentala edo borroka feminista bezalako gaiak jorratuz.