Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Solasaldia]

→ Solasaldia: “Gure zirkua”

  • Data: maiatzak 22
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua:  Zelaietako Auditoriuma

> Familiak ume eta nerabeekin (8 urtetik gorakoak) joateko solasaldi aproposa.

Nola bizi dira Gure Zirkuko kideak? Zer da eurentzat euskarazko zirku ibiltari batean parte hartzea? Horretaz eta askoz gehiagoz hitz egingo dugu Gure Zirkuko kideekin.
Solasaldiaren ostean, guztientzako luntxa.

ZORNOTZA

[Ipuin musikatua]

→ Ipuin musikatua: “Abentura zirraragarria”

  • Data: maiatzak 23
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Zelaieta parkean. Eguraldi txarra balego, Zubiondo plazako karpan

> 4-8 urte artekoi umeentzako ikuskizuna.

ZORNOTZA

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: “Minecraft, film bat

  • Data: maiatzak 25
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

8 urtetik gorako umeentzako

Ongi etorri Minecraft-en unibertsora. Hemen, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett “Zabor-biltzaile” Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.