Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Zornotzan Kantuz]

→ Zornotzan Kantuz

  • Data: maiatzak 30
  • Ordutegia: 19:30
  • Lekua: Venecia taberna

Zornotzan kantuz herri ekimenaren edizio berri bat egingo dute barikuan, hilak 30; laugarrena, hain zuzen ere. Ekimen honi eskerrak, Zornotzako kaleetan zehar euskal kantak entzungo dira.

19:30ean ekingo diote, Venecia tabernatik. Antolatzaileek banaturiko esku-liburuak eskuetan hartuta, iluntzeko poteoa alaituko dute, kantuan.

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Helduentzako antzerkia, aurre estreinaldia: RIKARDOIII eta ni (Dxusturi eta Horman poster)

  • Data: maiatzak 30
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko haluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera.Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak? Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, teoria psikologiko-soziologikoak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean.

Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Zugan ni: Durangaldeko Gazteen Antzerki jaialdia

  • Data: maiatzak 31
  • Ordutegia: 19:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

ZUGAN NI XVIII, antzerkia modu dibertigarrian bizitzeko espazioa da, nerabeentzako bereziki sortua. Amorebieta-Etxanoko Udalak bultzatutako ekimena da MARKELIÑEk kudeatuta. Adituak diren pertsonek gidatuta egiten diren tailerretan, antzerkia bere ikuspegi guztietatik lantzen da: interpretazioa, eszenografia, antzerki-idazketa… Prozesuaren amaieran, ikuskizun bat sortzea da helburua. Aurtengo emanaldian Durango eta Zornotzako taldeak parte hartzen dute beraien lanak erakutsiz.

ZORNOTZA

[Ikuskizuna]

→ Gure Zirkua

  • Datak eta ordutegiak:
    • Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan
      Maiatzak 31, larunbata, 17:00etan
      Ekainak 1, igandea, 12:00etan eta 17:00etan
  • Lekua: Nafarroako aparkalekua

> Sarrerak, salgai, zirkuko txarteldegian.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

IURRETA

[Antzerkia]

→ Ikuskizuna: Elbi bentrilokuoa

  • Data: maiatzak 30
  • Ordutegia: 18:00
  • Lekua: Ibarretxe kultur etxea

Elvi naiz, bentrilokua. Umorearen eta entretenimenduaren munduan aritzen naiz. Asko gustatzen zait jendeari barre eginaraztea; horregatik ikuskizunean nire pertsonaiak, bentrilokia eta panpinak erabiltzen ditut komediaren eta umorearen bitarteko gisa. Adina: 6-12 urte.

GALDAKAO

[Ikuskizuna]

→ Haurrentzako ikuskizuna: Porrotx, Marimotots eta Pupu eta Lore: “Ostirala iritsi da!!”

  • Data: maiatzak 31
  • Ordutegia: 17:00 eta 19:30
  • Lekua: Torrezabal Kultur Etxea

Ikuskizun hau alaitasunez eta fantasiaz beteriko jaia da. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bere lagunek azken eguna ospatzen ari dira eskolan Txapas irakaslearekin batera, jolas, kantu, bihurrikeria eta barre festa batean. Magia, basoa eta kutxa sekretuak ospakizun honen erdigune bihurtzen dira, non energia kutsakorrak eta dibertsioak ez duten mugarik. Jarri sudur gorria eta zatoz irudimenez eta sorpresaz betetako esperientzia paregabe bat bizitzera!

IGORRE

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: “Kayara. Inka gerraria!!”

  • Data: ekainak 1
  • Ordutegia: 19:30
  • Lekua: Lasarte Aretoa

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.