Skip to main content

ASTEBURUKO AGENDA

Zornotzako ekitaldiak

ZORNOTZA

[Zinema]

→ Haurrentzako zinema: “Kaixo, Frida!”

  • Data: maiatzak 11
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Ezberdina den neskato baten istorioa da. Bere mundua Coyoacán da, Mexiko Hiria. Txinpartatsua, zirraragarria, dena interesatzen zaio, eta zailtasunak sortzen direnean, irudimen izugarriarekin egiten die aurre. Neskato honek Frida Kahlo du izena.

ZORNOTZA

[Antzerkia]

→ Helduentzako antzerkia: “Renata”

  • Data: maiatzak 9
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Renata hil eta berpiztu egin da. Etengabe hil eta berpizten da, aste honetan 115 aldiz egin du. Ezezaguna komunitate zientifikoarentzat; Jainkoa beste askorentzat. 116 zenbakira iritsi berri da, loreontzi bat buruan erori baitzaio. Lasai, minutu bat barru bizitzara itzuliko da. Konpainia gazte honen obra berri bat, non umorea eta absurdua beste leku batzuetara iristeko bidea diren.
Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?

ZORNOTZA

[Ikuskizuna]

→ Ikuskizuna: “Oroitzapenak bertsotan”

  • Data: maiatzak 10
  • Ordutegia: 20:00
  • Lekua: Zornotza Aretoa

Bertsolaritza eta musika eskutik doazen bi adierazpen kultural dira. Bertsoek musika sortu dute eta musikak bertsoak sortu ditu. Elkarrekintza hau gauzatzeko Zornotzako Eta Abar Bertso Eskolako ikasle zein gidariak izango ditugu oholtzan Bandarekin batera, bertsoak abestu eta inprobisatzeko espazioa eskainiz.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:

DURANGO

[Antzerkia]

→ Haurrentzako zinema: “Kayara. Inka gerraria”

  • Data: maiatzak 10 eta 11
  • Ordutegia: 17:00
  • Lekua: Zugaza zinema

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.

ARRIGORRIAGA

[Jaialdia]

→ Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia 2025: “Freak Show”

  • Data: maiatzak 10
  • Ordutegia: 12:30
  • Lekua:PP2 Arrigorriaga

> 2025eko Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren barne

Tor eta Txoborro magoen ikuskizun berria! XX. mende hasierako Freak Show-etan oinarrituta, izaki bitxi eta bereziz betetako saioa dakarkigute oraingoan. Emakume magnetikoa, munduko tiporik zortedunena, berunezko burua duen umea, dena aurreikusten duen pitonisa… eta askoz gehiago! Zu ere freak izango al zara? Zatoz magia eta umorez betetako ikuskizun arraro honetaz gozatzera.