ASTEBURUKO AGENDA
Zornotzako ekitaldiak
ZORNOTZA
[Musika]
→ XLIV. BBK Abesbatzen kontzertuak
- Data: martxoak 21
- Ordutegia: 19:30
- Lekua: Zornotza Aretoa
> Parte-hartzaileak: Andramari Ikastola Abesbatza, Seber Altube Korala eta Xuxurlariak Abesbatza

ZORNOTZA
[Haurrentazako aisialdia]
→ Erdu olgetan: Herri kirolak
- Data: martxoak 22
- Ordutegia: 16:00 eta 20:00
- Lekua: Zelaietan
Erdu Olgetan 2018 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako aisialdi-programa da. Kasu honetan Zirko bat antolatuko da Zelaietan eta gure gune berezian etxeko txikiek malabareak egin, oreka-jokoak ikasiko dituzte eta sorpresa gehiago!
Ekintza honetan parte hartu ahal izateko, izen ematea eginda izatea derrigorrezkoa da. Izen emate epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra arte
Informazio gehiago: Gazte Informazio Buelgoan 946300649

ZORNOTZA
[Gazteentzako aisialdia]
→ Venezia Gauerodisko
- Data: martxoak 22
- Ordutegia: 20:00 eta 22:30
- Lekua: Zelaietako kontzertu gela
Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da (2014an jaiotako gazteak edo nagusiagoak). Larunbat honetan, alkohol eta tabakorik gabeko light diskoteka egongo da. DJ bat izaten da musika jartzen gazteek dantza dezaten.
Parte hartzeko Hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx-txartela) izatea beharrezkoa da.

Beste herri batzuetako ekitaldi interesgarriak:
BERRIZ
[Antzerkia]
→ Antzerkia: ‘Muna’
- Data: martxoak 21
- Ordutegia: 17:00
- Lekua: Berrizko Kultur Etxea
> 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat bereziki
MUNA lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!!

BERRIZ
[Ipuin kontaketa]
→ Ipuin kontaketa: “ZUHAITZ BATEN AZPIAN”
- Data: martxoak 22
- Ordutegia: 12:15
- Lekua: Berrizko Kultur Etxea
> Saroa Bikandi ipuin kontalaria

BASAURI
[Zinema]
→ Haurrentzako zinema: “Basati”
- Data: martxoak 23
- Ordutegia: 17:30
- Lekua: Social Antzokia
Borneon, oihan tropikal handiaren mugan, Keriak haurtxo orangutan bat hartu du. Haurra aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean aurkitu dute. Bere lehengusu Selairekin eta haurtxo orangutanarekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da, bere jatorriekin bat egitea ahalbidetuko dion abentura.







